Zegama-Aizkorri lasterketa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

Argazkia: Zegama-Aizkorri.

Mundu mailan ezaguna da lasterketa sortzen den giroagatik, eta Hodei Lujanbio goizuetarrak hartuko du parte. 

Bihar izango da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa ezaguna. Golden Trail Series zirkuitoaren barruan sartuta dago lasterketa, 42 kilometroko ibilbidea da, 5.500 metroko desnibelarekin. Baina, hala ere, giroa da lasterketaren berezitasun nagusia. Sekulako giroa sortzen da, batez ere Santispiritun, eta ikusgarria izaten da proba. 

14.000 dortsal eskaera jaso dituzte antolatzaileek, eta 538 korrikalari aterako dira aurtengo edizioan, tartean Hodei Lujanbio goizuetarra. Kirolari entzutetsuak ere tartean izango dira;  Manuel Merillas, Fabiola Conti, Oihana Kortazar, Thibaut Baronian eta Aritz Egea, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!