Iparraldeko rock eta reggae doinuak gaur Erriberan, Willis Drummond eta Xiberoots-ekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

Willis Drummond taldeko musikariak.

Erriberan, 23:00etatik aurrera, Lapurdiko Willis Drummond taldeak, 'Hala ere' azken diskako abestiak joko dituzte. Xiberoots taldeko zuberotarrek bi disketako eta ekitaldietarako eginiko kantak taularatuko dituzte.

Hala ere, Iparraldeko Willis Drummond musika taldeak zazpigarren disko ofiziala kaleratu berri du eta gaur, 23:00etan Erribera kulturgunean, bertan aurkitu daitezkeen abestiak entzungo dira. Ez hori bakarrik, beraiekin batera ariko dira Xiberoots xiberotarrak. Hauek 2021ean kaleratu zuten beraien bigarren diskoa, Honki Jina eta bertako abestiak plazaratuko dituzte, baita Maule Muffin, 2019ko lehen diskoko kantak. Erriberako eserlekuak kendu egingo dituzte eta beraz zutik entzuteko kontzertua izango da, bi Iparraldeko taldeek eskainiko dutena.

Willis Drummond taldearen azken lana rock elektrikoko lan intelektual eta zuzena da, hizki gogoetatsuekin. Diskoaren bira udazkenean hasi zuten eta orduz geroztik ez dira geratu.
Baionatik etorri dira (Jurgi Ekiza eta Xan Bidegain Baionan bizi dira, Bordelen Botibol, eta Felix Buff bateria-jotzailea Beran, Nafarroan) Hego Euskal Herrian kontzertu gehiago izateko asmotan: «Black Izar agentziako Luis Gomezen lanaren emaitza da (Iruñean bere enpresa ezarri duen bizkaitarra da, eta El Drogas eta Travellin 'Brothers taldeetako managerra da, besteak beste). Luisek kontzertuak lortzen laguntzen digu Hegoaldean dituen kontaktuei esker. Iparraldean inork ez digu laguntzen kontzertuak bilatzen».

Willis Drummondek beti egin du autogestioaren alde, do it yourself. Diskoarekin batera doan promozio orriak laburbiltzen duen bezala, informazio orrian, taldea oso senidetua sentitzen da eta bere sorreran, duela ia hogei urte, bere hiru kide fundatzaileek etxebizitza partekatzen zuten. 2007an euren debuta, Anthology, autoproduzitu zuten, eta 2009 eta 2012 artean lau disko gehiago argitaratu zituzten BideHuts Gipuzkoako ekoizetxe independente batekin, non taldeek zuten azken hitza (eta lehena).

Ondoren, Willis taldeak bere diskoetxea sortu zuen, Tabula Rasa Records eta 2016tik zazpi lan gehiago sortu dituzte. Azken, nobedadea, Hala ere.

 

Xiberoots talde zuberotarrak reggae-a ekarriko du 
Astigarragara

Xiberoots taldea ere Iparraldekoa izan arren, doinuak reggae estilokoak dira. Gainera, ekialdekoak dira, zuberotarrak. Euskal Herria eta bere hizkuntza, euskera, dira Xiberoots taldearen izatearen abiapuntua.
Aurreneko ideia euskera hedatzea zen reggae musikaren bidez. Zale bakoitzaren influentzia lagun, taldearen musika estiloa joan da aldatzen.
Reggaeari soinu tradizionalak nahasi dira, beat elektro/pop-ek ekarririk, basua funky/transe batekin, ta 70eko giro batekin, horik oro koherentzia eta musikalki orekaturik.
Besteak esan zuen bezala: «Hobe dik aritzea trebatu gabe, heziz eta trebatzea erauntsi gabe» 

Honela, Xiberoots taldea hiru urtez trebatu zen lehen diskoa kaleratu aurretik.
Eszenan sentitzen duen punki energiak du taldea animatzen. Orain arte horren fama du Xiberootsek.

Taldekideen ama hizkuntza izanik, oso naturalki egiten zaie euskeraz kantatzea. Ofizialtasuna ez bada politikarien programan ere, taldeak gora kantatzen du euskeraren amodioa.

Taldeak hasieratik laguntza asko izan du. Pette Etxebarriak (Uztaro) hiru bideoklipak ekoizten eta egiten izan dute alboan eta Oihan Oliarj-Inesek lehen diskoaren produkzioan lagundu zuen.

Lehen diskoa biziarazteko ehun bat kontzertu egin ondoren Xiberootsek bigarrena kaleratu zuen 2021ean, Honki Jina. Honekin ere kontzertu ugari eskaini dituzte, batez ere azken urtean, pandemia behin amaituta.

2018ko Legoreggae Legorretako Reggae jaialdirako Lego kantua aurkeztu zuen taldeak. Urte berean, Basaburuako ikastolak 40 urte bete zituela ospatzeko e i a kantua egin zuen.

2019an Lapurdin burutu zen G7aren gailurraren kontrako Flash Ball kantua sortu eta bideoklipa egin zuten taldekideek.

2021eko Herri Urrats festarako kantua prestatu zuten (Baga Biga Boga), Andoni Bastarretxeak (Anestesia) lagundurik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!