Errigorako saskiak ostiralean banatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 00:00

Hernanin, udaletxeko arkupetan banatzen dituzte saskiak.

Hernanin udaletxeko arkupetan egingo da banaketa, eta Astigarragan Ezpela naturdendan.

Errigoraren bigarren kanpainan parte hartu dutenei jakinarazi nahi zaie ostirala maiatzaren 12a, izango dela olioa eta kontserbak jasotzeko eguna. Hernanin eskatu dutenek udaletxeko arkupetara joan beharko dute 10:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte.

Astigarragan eskaera egin dutenek, berriz, Ezpela naturdendan izango dituzte euren produktuak, eta jasotzeko ordutegia arratsaldez izango da 16:30etatik 19:00etara. «Egun horretan bertaratzerik ez duenari eskertuko diogu beste norbait joaten bada haren ordez, izan ere, ez dugu jasotzeko lekurik izango».

Besterik ez, Errigorak eta Hernanialdeko AEKk eskerrak eman nahi dizkizue kanpaina honetan parte hartzearren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!