Beste asteburu batez hernaniarrak aurrean, mendi lasterketetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 00:00

Agerre taldeko Ainhoa Arruti (ezkerrean), Landarbaso Traileko helmugan.

Landarbaso Trailen, Txindokiko Kilometro Bertikalean eta Kanpezu-Ioar mendi lasterketan aritu dira.

Gero eta zabalagoa da mendi lasterketen egutegiko eskaintza, eta hori baliatu dute, beste asteburu batez, bailarako mendi korrikalariek. Bereziki aktiboan izan dira hernaniarrak, eta aurreneko postuetan sailkatu dira gainera, lasterketa ezberdinetan.

Landarbaso Trailen, esaterako, bosgarren izan zen Unai Santamaria, 18 kilometroko ibilbidea 1:33:06 denboran osatuta. Berehala helmugaratu zen Xabat Alonso ere, bederatzigarren (1:34:21). Gainera, Agerre taldeko Ainhoa Arruti urnietarra bigarren izan zen, 1:50:41 denborarekin. Bailarako beste hiru aritu ziren Errenteriako proban: Mikel Martin hernaniarra 21garren (1:42:01), Asier Sánchez astigartarra 34garren (1:48:04), eta Iban Verdugo hernaniarra 62garren (1:57:21).

Txindokiko Kilometro Bertikalean, berriz, maila haundiko korrikalarien artean 18garren sailkatu zen Ander Amonarriz hernaniarra, kronometroa 37:50 den­boran geldituta. Araban ari­tu ziren beste bi hernaniar, Kan­pezu-Ioar mendi lasterketan (26,5 kilometro): Jon Ander Olazabal bederatzigarren izan zen (2:48:58), eta Julen Zuaznabar 96garren (3:41:31). Eta azkenik, Izazpiko Igoeran hartu zuen parte Asier Garitaonandia hernaniarrak: bederatzigarren izan zen, 48:14 denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!