Hernanin eta Astigarragan, lehen sektoreko laguntzen deialdia irekita

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 6a, 00:00

Hernaniko Udalak diru-laguntzetara 15.000 euroko partida bideratuko du eta Astigarragako Udalak 30.000 euro bideratuko ditu. 

Hernaniko eta Astigarragako Udalek nekazaritza sektorea sustatzeko dirulaguntzetara 15.000 eta 30.000 euroko partidak bideratuko dituzte. Dirulaguntzaren helburu nagusia bi herrietako lehen sektoreko ekoizleei lan-tresnak erosten edo konpontzen laguntzea da. Dagoeneko eskatu daitezke laguntzak.

Astigarragako dirulaguntzei dagokionez Astigarragako nekazaritza ekoizleei zuzendua dago. Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa izango da kasu batzuetan gastuen %70ekoa, gehienez ere 6.000 eurokoa. Laguntzak %20 haunditu daitezke baldintzen arabera. Laugarren oinarriko b), d), e) eta f), atalean aipatutako jarduketen kasuan, diruz lagundu daitekeen gastua %40ekoa da, gehienez ere 3.000 eurokoa. Eskaera egiteko epea hilabetekoa izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da ekainaren 4ra arte. Eskaera-orria eskuragarri dago udal webgunean eta udaletxean bertan. 

Hernaniko laguntzei dagokionez, dirulaguntza herriko nekazaritza ekoizle profesionalei zuzendua dago. Diruz lagunduko den gehienezko kopurua 2.000 eurokoa izango da. Eskaera egiteko epea 2023ko ekainaren 20an amaituko da. Eskaera-orria eskuragarri dago udal webgunean eta Herritarren Harrera Zerbitzuan-hhz.

2023eko deialdiaren laburpena, apirilaren 20an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Oinarriak udaletxeko iragarki taulan eta udaleko webgunean argitaratuta daude. Informazio zehatzagoa behar izanez gero Hernanin, harremanerako zenbait bide ditu Udalak: tokiko-garapena@hernani.eus edo 943 25 63 47.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!