Mundarrok, jeitsierako joaneko partidua

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 6a, 00:00

Loyola 21 Hoopsen aurkako partiduak berdinduak izan dira.

Loyola 21 Hoops taldearen aurka gaur 18:00etan jokatuko dute astigartarrek Altzako kiroldegian.

Mundarro denboraldiko bi partidu garrantzitsuenen aurrean dago. Senior lehenengo mailako taldeak kanporaketa jokatuko du jeitsiera erabakitzeko. Azken bigarren eta azken hirugarren taldeen arteko joan-etorrikoak erabakiko du zein taldek galduko duen maila. Mundarro azken hirugarren sailkatu zen ligan eta aurkaria Loyola 21 Hoops izango du. 

Joaneko partidua gaur 18:00etan hasiko da Altzako kiroldegian eta itzulerakoa, maiatzaren 13an izango da Astigarragan. Bi partiduen emaitzak batuko dira eta horrexegatik, gaur emaitza ona lortzea ezinbestekoa da, gero Astigarragan mailari eusteko. 

Bi taldeen artean parekotasun haundia dago. Liga erregularrean, bien arteko bi partiduetan, garaipen bana lortu zituzten. Bosgarren jardunaldian donostiarrek 54-49 irabazi zuten eta bigarren itzulian, Astigarragan, Mundarrok lortu zuen garaipena zazpi puntuko aldearekin, 67-60. 

 

5-8 postuak bigarren taldeak

Mundarroko bigarren taldeak bosgarren eta zortzigarren postuei dagokion partidua izango du gaur Beasainen BKLren aurka. Galduz gero zazpigarren eta zortzigarren posturako partiduarekin amaituko du denboraldia datorren astean. Irabazten badu bosgarren posturako partiduarekin amaituko du.

Bestetik, Hernaniko eta Mundarroko talde jubenilek eta kadeteek denboraldia asteburu honetan amaituko dute azken partiduarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!