Hernanik garaipena lortu du eta igoera fasean sartzeko aukerak mantentzen ditu

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 3a, 08:04

Hamar partidu eta gero lortu dute mutilek berriz irabaztea Urolaren aurka 3-0.

Hernanik partidu garrantzitsua irabazi zuen, 3-0, Urolaren aurka pasa den larunbatean. Hernaniarrek hamar partidu zeramaten irabazi gabe eta 2023an bi garaipen bakarrik lortu zituzten, urtarrilean gainera. 

Hiru puntuei esker oraindik ere igoera fasea jokatzeko aukerekin daude. Hirugarren postuan daude eta postu hori mantentzen badute fasea jokatuko dute.

Bestetik, Mundarrok garaipen ederra lortu zuen Allerruren aurka, 1-3, eta horri esker mailari eutsiko diote. 

Hernaniko neskek bana berdindu zuten Intxaurdiren aurka eta bigarren postuan mantentzen dira arazorik gabe. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!