Otegi eta Capdequi, aurreneko postuetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 3a, 00:00

Aimar Capdequi, Lizarran, tarteko helmugen sariarekin.

Unax Otegi hernaniarra zortzigarren izan zen Zestoan, eta Aimar Capdequi astigartarra zazpigarren Lizarran.

Lizarran eta Zestoan aritu ziren, aurreko asteburuan, bailarako txirrindulariak, mutil kadeteetan; eta aurreneko postuetan sailkatu ziren Unax Otegi hernaniarra eta Aimar Capdequi astigartarra, bietan. Lizarrako Si Hablaran Sarian, zazpigarren sailkatu zen Capdequi, eta tarteko helmugen sailkapena irabazi zuen: «Kokapen onari esker irabazi ditut tarteko helmugak; hain juxtu, azkeneko esprintean falta izan zaidana», adierazi zuen astigartarrak. Otegi, berriz, 18garren izan zen Lizarran.

Eta hurrengo egunean, Zestoako Gurutzeaga Sarian, zortzigarren izan zen Otegi, eta 13garren Capdequi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!