Herri Urratsera joateko autobusa, Hernanitik ere

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 3a, 00:00

Herri Urratsera (maiatzak 14) joateko, autobusa antolatu du Dobera Euskara Elkarteak, Ttakunekin batera. Goizeko 09:10etan abiatuko da Hernanitik, eta 19:00etan bueltatu Senperetik. Doberaren bulegoan (Larramendi kalea 11, behea) eman daiteke izena: 10 euro dira bazkideentzat, 12 euro bazkide ez direnentzat, eta 8 euro 12 urtetik beherakoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!