Txapel bat eta bost final jokatzeko txartelak bailarako pelotariek, asteburu gazi-gozoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 2a, 00:00

Egoitz Elizegik Iker Salaberriaren eskutik jaso zuen txapela, Baztanen.

Baztango Udaberriko torneoa irabazi du Egoitz Elizegik eskuz, eta GRABNIko zein Mendialdeko finaletarako pasea lortu dute bost pelotarik.

Partidu garrantzitsuak zeuzkaten jokoan bailarako pelotariek, joan den asteburuan, modalitate eta txapelketa ezberdinetan. Eta txapel bat jantzi eta bost finaletarako txartela lortu arren, gazi-gozoak izan dira emaitzak, porrot mingarriak ere izan baitira tartean. GRABNI torneoan, esaterako, palaz jokatutako bi semifinalak irabazi dituzte CD Hernaniko pelotariek, nagusietan. Ezker horman, Amaia Irazustabarrenak 30-13 irabazi zuen semifinala, Maider Mendizabale­kin batera, Arabako bikotearen kontra. Eta trinketean, 30-25 na­gusitu zen Miren Goikoetxea, Lei­re Galdosekin batera, Ardanaz eta Murillo nafarren kontra.

Eskuzko lehian, aldiz, jokatutako hiru semifinaletatik bakarra irabazi dute bailarakoek. Ezker horman, nagusien mailakoa galdu zuen Markel Lizeaga hernaniarrak, Beñat Senarrekin batera, Gutierrez eta Altuzarra errioxarren kontra (17-22). Ekain Lizeaga astigartarrak, berriz, 22 urtez azpikoena irabazi zuen, Unai Amianorekin, De La Fuente eta Azpiroz nafarren kontra (22-12). Eta trinketean, azkenik, Unax Manterola hernaniarrak buruz buruko semifinala galdu zuen jubeniletan, Sagardia nafarraren kontra (33-35).

Lorpen bikoitza asteburu berean, Egoitz Elizegik

GRABNItik kanpo, Egoitz Elizegi izan da protagonista. Izan ere, Baztango Udaberriko Txapelketa irabazi zuen goizuetarrak igandean, Oier Zabaleta oiartzuarrarekin batera, Mikel Leoneten eta Aitz Aranbururen kontra (22-20). Gainera, bi egun lehenago, Mendialdeko Txapelketaren finalera sailkatu zen Elizegi, Gaztelekuko Cestaurekin batera, gazte mailan. Semifinalean, Oihan Legarreta aranoarra eta Larraungo Navarro menderatu zituzten (22-7). 

Beste bi goizuetar ere izan di­ra Mendialdeko semifinaletan. Nagusien mailakoa jokatu zu­en Beñat Apezetxeak, eta 22-13 ira­ba­zi zuen, Pagazpeko Urruzola­rekin, Larraungo Astizen eta Bu­ruzgaineko Garañoren kontra. Eta kadeteetan, finalera sailkatzeko aukerarik ez zuen izan Anartz Lujanbiok, Larraungo Olletarekin batera, talde bereko Lasoren eta Otamendiren kontra (4-22). Datorren igandean jokatuko dira final guztiak, Leitzan, 16:00etan.


CD Hernaniko esku pelotarien emaitzen taula:

TXAPELKETA OFIZIALAK:

ALEBINAK

Soraluze 8 Lanzeta - Oiaga 16

Ilunpe 16 Galdos – Zabala 14

Iglesias - Madina 10 Bergara 16

INFANTILAK

Murumendi 9 Imanol Ormazabal 18

Ekhi Oses 18 Ilunpe 5

KADETEAK

Tolosa 22 Martin Alberdi 2

Tolosa 4 Joseba Arretxe 22

JUBENILAK

Julen Deskarga 22 Zazpi Iturri 6

Ilunpe 4 Unax Manterola 22

Oiarpe 22 Unax Arabaolaza 12

Oiarpe 22 Xuban Iturbe 7

Intza 22 Ohian Legarreta 11

Intza 9 Oier Alegria 22

Xabier Apaolaza 22 Lapke 4

Xabier Salaberria 22 Tolosa 7

Jon Jara 22 Tolosa 8

Josu Altuna 22 Alde Zaharra 11

Lapke 22 Iñigo Labaka 16

Lapke 13 Paul Ojuel 22

 

GRABNI TORNEOA:

Unax Manterola 33 Nafarroa 35

Senar – Markel Lizeaga 17 Errioxa 22

 

TXAPELKETA PRIBATUAK:

Xabier Salaberria – Aranburu 16 Bergara 22

Navarro – Ohian Legarreta 7 Cestau – Elizegi 22

Hegoi Zabala 16 Aieko Azpeitia 9

Oier Arsuaga 18 Aratz Labaka 4

Manex Alberdi 18 Oinatz Gaskon 6

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!