Mobilizazioak eta kontzentrazioak gaur, Langileen Nazioarteko Egunaren harira

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 1a, 00:00

LABek mobilizazioa antolatu du gaurko, Hernanin, 18:00etan hasita.

Euskal Herriko eremu askotan manifestazioak antolatu dituzte, gaurko.

Hilabete berriari hasiera ematearekin batera, gaur aldarrikapenez josiko da Urumea bailara. Izan ere, Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, mobilizazioak eta kontzentrazioak antolatu dituzte Euskal Herriko sindikatu, kontseilu eta eragileek. 

Manifestaziorako deialdiak egin dituzte ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, eta baita Kontseilu Sozialistak ere. ELAk bi manifestazio nazional egingo ditu; ordu berean irtengo dira biak, goizeko 11:30etan; bat Bilboko Jesusen Bihotzatik, eta bestea Iruñeko Gurutze plazatik. LAB sindikatuak ere bi mobilizazio egingo ditu; lehena Donostiako Easo plazatik aterako dena eguerdiko 12:00etan, eta Buruntzaldeako manifestazioa, Hernaniko Gudarien plazatik abiatuko dena, 18:00etan. CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute, eta gaur irtengo dira Donostiako Alderdi Ederretik, eguerdiko 12:00etan. ESK sindikatuak, Oreretatik Donostiara doan mobilizazioarekin egin du bat, goizeko 09:45etan irtengo dena, hain zuzen. 

Amaitzeko, Kontseilu Sozialistak ere egin du deialdia gaurko, Iruñean egingo dute manifestazioa, eguerdiko 12:00etan, Antoniutti parketik abiatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!