Zalantzen balantza

Naturan dantzan- Idoia Telleria Maritxalar 2023ko api. 29a, 00:00

Esnatu. Kafe beroan hurrup egin. Etxetik atera. Lanera heldu. Lanetik atera. Kirol apurra egin. Lagunekin poteren bat
hartu. Etxeratu. Afaldu. Oheratu. Eta zu, Kronika eskuetan irakurtzen ari zaren hori, ziurrenik antzerako rutinatxoan zabiltza, guztion antzera, bizitzaren balantzan.

Zalantzek ere badute tokia gure bizitzetan, etikoenetatik arruntenetaraino, xumeetaraino. Noizean behin agertzen
direnak, edo azkura eragin eta orban bihurtzera arte hazkatzen ditugunak. Zalantzek bizi dugun errealitate poliedriko
honetan begirada desberdin paratzen laguntzen digute, kritikotasuna eskaintzen digute. Eta zalantzen balantza honek pausoak ematera behartzen gaitu. Iturolako kideon aldetik, noski, justizia soziala oinarri izango duen jendarte justu bateranzko
pausoak ematen, beti.

Azken aldian, mezu bat ari da zabaltzen bakoitzarena den izatearen aurka jotzen ari dena. Parekidetasunaren izenean norbera ukatzen duena. Eskoletan ikuspegi feminista sustatzen dihardugun elkarte eta kooperatiboon helburu askatzaileak zalantzan jarri baino erasan egiten dituena. Diskurtso erabat atzerakoiei leku egiten diena. Eta zalantzaren izenean jendartea babestea helburu dutela diote.

Zalantza osasuntsua da, noski, baina ez gaitezen nahas. Zalantza osasuntsua da, betiere, ez bada pertsonon izatearen aurkakoa. Kasu horretan, indarkeria baita.


Egoitz A. Albeniz eta Ibai Fresnedo
Hiruki Larroxa Kooperatibas

Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

Talleres Mitxelenak babestutako atala

Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!