Errenta aitorpena euskeraz gero eta jende gehiagok egiten du Gipuzkoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 29a, 00:00

Ogasunaren webgunean egin daiteke aitorpena euskeraz.

2022an Hernanin, %1,3 igo zen eta Astigarragan, %0,7. Aurten gehiago igotzea espero da.

Errenta euskeraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik, eta horretan eragin nahi da, herritarrei administrazioarekin ere euskeraz aritzeko deia eginez. Gipuzkoan 83.100 pertsona izan ziren 2021ean, 2020 ekitaldiko errenta aitorpena euskeraz egin zutenak (aurreko urtean baino 16.386 gehiago). Pasa den urtean kopurua igo egin zen.  Buruntzaldeko sei herrietan, berriz, 6.662 lagunek (aurreko urtean baino 243 gehiago); errenta aitorpena egin behar zutenen artean %16 inguruk egin zuten euskeraz. Helburua 2023rako 100.000 errenta aitorpen euskeraz egitea da. 

Udalekin eta hainbat erakunde publikorekin elkarlanean gauzatzen da errenta kanpaina. Foru ogasun, eskualde edo udal bakoitzak bere beharren arabera moldatutzen du. Besteak beste, Errenta aitorpena euskaraz lelodun kartel orokorra eta azalpen kartela jarri ditu eskura UEMAk, nork bere arabera moldatzeko aukerarekin. Gipuzkoan, aurten ere, Ogasunarekin euskaraz leloa erabiliko du aldundiak, eta UEMAk ere halaxe gehituko du Gipuzkoako udaletara zabaldutako euskarri guztietan

Errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da eta Astigarragako Udalak eta Hernaniko Udalak errenta aitorpena euskeraz egitearen aldeko kanpainarekin bat egin dute. UEMAk, Astigarragako Udalak eta beste erakunde publiko batzuek herritarrek administrazioekin dituzten harremanak euskeraz sustatzeko asmoz, kanpaina hau jarri dute abian.

Astigarragan aurreko ekitaldian egindako 4.231 errenta aitorpenetatik 749 bakarrik izan ziren euskeraz, hau da, % 17,70. Kanpaina honekin kopuru hau igotzea espero dute. Aurreko urtetik 59 aitorpen gehiago egin ziren, %0,70 gehiago. Hernanin herritarren %23,20k egin zuten errenta aitorpena euskaraz 2022an. Kopuru hori gainditzea da asmoa 2021etik %1,3a hobetu eta gero.

 

Nola egin errenta-aitorpena euskeraz?

Errenta aitorpena egiteko erabiltzen den modua edozein dela ere, hau da, autolikidazioa jasotzen baduzu, mekanizatua egiten baduzu edo internet bidez egiten baduzu, euskeraz egin dezakezu:

Autolikidazioaren proposamena: Proposamena telefonoz zein internetez onartzen duzunean, esan euskaraz egin nahi duzula. Mekanizatua: Mekanizatua egiteko hitzordua eskatzen duzunean, adierazi egin nahi duzula.

Internet bidezkoa: Internetetik deskargatu programaren euskerazko bertsioa eta hautatu euskara hobetsitako hizkuntzaren atalean.

Gipuzkoako foru ogasunean ekainaren 30era arte iraungo du kanpainak. Nafarroan, berriz, ekainaren 23ra artekoa izango da epea. Era desberdinak daude aitorpena egiteko: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo internetez eginda.

Hiru modalitateetan dago euskeraz egiteko aukera. Mekanizatua egin ahal izateko aurrez hitzordua hartu behar da 943 11 30 00 telefonora deituta. Autolikidazioa onartzerakoan, nahikoa duzu euskeraz onartu nahi duzula adieraztea.

 

AITORPENAK EUSKERAZ

HERNANI

2013 1.725 %17,22

2015 1.899 %19,01

2019 2.273 %21,4

2020 2.330 %21,9

2021 2.514 %23,20


ASTIGARRAGA

2013 406 %14,01

2015 490 %15,57

2019 650 %16,3

2020 690 %17,01

2021 749 %17,70

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!