Porrota Mundarrok eta garaipena Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

Ligako azken partiduak jokatu zituzten. Etxean galdu zuten moreek, eta kanpoan irabazi Hernanik.

Pasa den asteburuan amaitu dute denboraldia bailarako saskibaloi taldeek. Denboraldi gorabeheratsua izan da Mundarrorentzat eta Hernanirentzat, eta erregulartasunik gabe iritsi dira amaierara. 

Ezin izan zuen garaipenarekin bukatu Mundarrok. Etxean jokatu zuten azken jardunaldia, Soraluzeren aurka. Partidua oso estua izan zen, bi taldeek eduki zuten jokoan agintzeko tartea, baina kanpoko taldea hobea izan zen momentu erabakigarrienean. Azkenean, 63-67 bukatu zen partidua. Mundarrok hamaikagarren postuan amaitu du denboraldia. 

Hernanik garaipena lortu zuen

Garaipenarekin itxi zuen bigarren fasea Hernanik. Easori 58-63 irabaztea lortu zuten, eta lehenengo postuan amaitu dute maila mantentzeko ligaxka. Fase txukuna osatu dute hernaniarrek, zortzi jardunalditan sei garaipen eta bi porrot eskuratuta, eta argi utzi dute kategoria mantentzeko maila dutela. Hurrengo urtean igoera fasera sailkatzea izango da helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!