Beñat Apezetxea, kanporatua Kaiolan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 25a, 00:00

Martin Alberdik galdu egin zuen jubenilen 4'5ko txapelketako estreinakoan.

Beñat Apezetxea goizuetarrak, 2022an, Master Kaiola txapelketa irabazi zuen Amorebietan, jubeniletan, baina aurten 22 urtez azpikoen mailan ezingo du txapela errepikatu. Finalaurdenetan galdu egin zuen Fernándezen aurka 22-11 eta kanporatua izan da. San Cosmeko pelotaria hobea izan zen eta aukerarik ez zuen izan aurrelari goizuetarrak.

Lau T'erdian jokatzen den txapelketa da eta mailako pelotari onenetako askok parte hartzen dute bertan. 

 

Abadiñon Ekain Lizeagak irabazi, Grabnin

Grabni Txapelketan bailarako pelotariek emaitza ezberdinak lortu zituzten. 22 urtez azpikoetan, eskuz binaka, Amianok eta Ekain Lizeagak 11-22 irabazi zuten, Abadiñon, Bizkaiaren aurka. Bizkaiako bikotea Ormaetxe eta Emaldik osatzen zuten. Gipuzkoarrak nagusi izan ziren. Finalerdietara sailkatzea lortu dute.

Trinketean hiru partida jokatu zituzten bailarako pelotariek. Nagusietan binaka, Tabernak eta Aranburuk 37-40 lortu zuten garaipena, Abadiñoko trinketean. 22 urtez azpikoetan, Mujikak eta Jarak 12-40 galdu zuten eta jubeniletan Manterolak 35-17 galdu zuen. Galdu arren Manterolak finalaurrekoak jokatuko du, Nafarroaren aurka.

C.D. Hernaniko pelotarien emaitzak onak izan dira asteburuan. Jokatzen hasi diren txapelketa ofizial eta pribatu ezberdinetan, 17 garaipen eta 15 porrot izan da jardunaldiko azken balantzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!