Hernanik Bidebietan jokatuko du gaur eta begi bat Zarautzen izango du

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 22a, 00:00

Easo Caprichoren aurka, 20:00etatik aurrera, irabazten badu Bigarren mailari eutsiko dio eta galduz gero ere aukera haundia du mantentzeko.

Hernanik denboraldiko azken partidua jokatuko du gaur, 20:00etan, Donostiako Bidebieta kiroldegian, Easo Caprichoren kontra. Jaitsiera dago jokoan eta horregatik jardunaldiko hiru partidu ia ordu berean jokatuko dira. Hernanik irabaziz gero salbazioa lortuko luke eta galtzen baldin badu beste emaitzen zain egon beharko du. Hala ere, mantentzeko posibilitateak altuak dira galduta ere.

Bigarren mailako bigarren fasea 16 taldek osatzen dute, A1 eta A2 multzotan banatuta. A2 multzoko azken hiru taldeak maila galtzen dute eta Hernani laugarren dago sailkapenean. Seigarrenak, zazpigarrenak eta zortzigarrenak galtzen dute maila. Gauzak oso berdinduta daude talde guztien artean. Gainera, Zarautz, azkenaurrenak eta Casa La Rioja, azkenhirugarrenak, euren artean jokatu behar dute. Zarautzek irabazten badu Hernani Bigarren mailan mantenduko da. 

 

Mundarrok gaur liderra, etxean 

Lehenengo mailan Mundarrok jokatuko du gaur, 17:00etan, kiroldegian. Soraluce liderraren kontra ariko da. Liga erregularreko azken partidua da, baina moreek ez dute ezer jokoan. Maiatzaren 7an eta 14an Añorgaren aurka jokatuko du dena. Bien arteko bi partidu izango dituzte, joanekoa eta itzulerakoa. Kanporaketa horren irabazlea Lehenengo mailan mantenduko da eta galtzailea Bigarren mailara jaitsiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!