Mundarrok partidu garrantzitsua jokatuko du gaur Usurbilen aurka

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 22a, 00:00

Mundarroko taldeak partidu garrantzitsua jokatuko du gaur Zarkumendegin.

16:00etan jokatuko du Zarkumendegin eta garaipenak salbaziotik oso gertu utziko luke talde astigartarra.

Bi asteko geldiadia eta gero futbola bueltan da bailarako talde guztiekin. Asteburuko partidu esanguratsuena gaur jokatuko da Zarkumendegin. Bertan, Mundarrok eta Usurbilek neurtuko dituzte indarrak, 16:00etatik aurrera, eta astigartarrentzat oso garrantzitsua da, baita usurbildarrentzat ere. 

Moreek bost puntuko abantaila dute Usurbilekiko. Usurbildarrak jaitsiera postuan daude, azken hirugarren, eta Mundarrok irabazten badu, lau partiduren faltan, preferente mailan mantentzea ziurtatuko luke. 

 

Hernani-Leintz Arizmendi, Zubipen

Hernaniko neskek Zubipen izango dute gaur jardunaldia, 16:30etatik aurrera, Leintz Arzimendiren kontra. Leintz talde indartsua da, baina Hernani bigarren sailkatua da eta irabaziz gero postu hori ziurtatuko luke eta igoera lortzeko aukerak haundituko lirateke. Hiru puntuak garrantzitsuak dira.

Hernaniko mutil nagusiek, Lesakara bidaiatuko dute bihar, 18:15etatik aurrera, Beti Gazteren kontra jokatzeko. Igotzeko aukerarik gabe garaipenaren bidera itzultzea da helburua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!