Dinosauruen arrastoei segika eta Larrunen gora, bailarako korrikalariak

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 19a, 00:00

Hodei Lujanbio, Encisoko helmugan.

Hodei Lujanbio bigarren izan zen Trail Huellas de Dinosaurio lasterketan, eta Jon Ander Olazabal 20garren Berako Mendi Maratoi Erdian.

Zenbait mendi lasterketa osatu dituzte Urumea bailarako korrikalariek, joan den asteburuan: urrutiago batzuek, gertuago bes­teek, dinosauruen arrastoei segika edota Larrun mendian gora.

Trail Huellas de Dinosaurio lasterketan hartu zuten parte, Errioxako Enciso herrian, bailarako korrikalari batek baino gehiagok. Proba luzeena osatu zuen Hodei Lujanbio goizueta­rrak, 57 kilometrokoa; eta biga­rren sailkatu zen, 6:05:12 denborarekin. 15 kilometroko proban, berriz, emakumez­ko beteranoen artean hirugarren izan zen Ana Rodriguez hernaniarra.

Gertuago aritu ziren bailarako mendi korrikalari gehiago, Berako Mendi Maratoi Erdian. Beti bezain maila haundia izan zuen lasterketak, eta oso aurrean helmugaratu zen Jon Ander Olazabal hernaniarra, 20garren. Bera izan zen bailarako azkarrena, 21 kilometroko ibilbidea 1:56:02 denboran osatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!