Ardo dastaketa ikastaroa gaur, Zilegi Eskolak

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 19a, 00:00

Mikel Salbador 'Saltzo'k gidatuko du saioa, 14:30etan Hernaniko AEKn, eta 18:00etan Santa Barbara elkartean.

Hainbat saio prestatu ditu Hernanialdeko AEKk, Zilegi Eskolaren barruan, apirileko bigarren hamabostaldirako. Gaur bertan izango da aurrenekoa: ardo dastaketa ikastaroa eskainiko du Mikel Salbador Saltzok, Hernanin. AEK euskaltegiaren lokalean egingo dute saioa aurrena, 14:30etatik 16:30etara; eta Santa Barbara elkartean ondoren, 18:00etan. Ardoak nola dastatu erakutsiko du, ezaugarriak identifikatzen lagundu, eta kata ona egiteko gakoak emango ditu. 

Datorren astean, berriz, bi saio izango dira Astigarragan. Perkusioa eta erritmoak izeneko tailerra eskainiko du Jon Patxe hernaniarrak, Astigarragako kultur etxe zaharrean, bi egunez: apirilaren 26an, goizeko 09:30etan hasita; eta apirilaren 27an, arratsaldeko 19:00etan. Saio horietan, batukada batean jotzeko erritmoak praktikatzeko aukera emango du Patxek.

 

Doako saioak, baina plaza mugatuak

Ardo dastaketari eta perkusioari buruzko tailerrak, guztiak dira doakoak, baina komeni da aldez aurretik izena ematea, plazak mugatuak baitira. Horretarako, bi bide daude aukeran: zilegieskola@aek.eus helbidera idatzi, edo 663 043 314 telefonora deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!