Grabni torneoko paleta partiduak gaur kiroldegian, eta eskuz Gipuzkoan zehar

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 15a, 00:00

Bihar, Expositok eta Salaberriak debuta egingo dute banakako promozio txapelketan eta asteburuan zehar Grabni txapelketako partiduak ere jokatuko dira, Nafarroaren aurkako jardunaldian. Bertan, bailarako pelotariak ariko dira, modalitate ezberdinetan. Gainera, gaur 10:30etatik aurrera, Hernaniko frontoian, hiru pala partidu antolatu dira nesken paleta modalitatean nagusi, 22 urtez azpiko eta gazte mailetan. Arratsaldean, 16:30etan, Hernaniko 4,5 txapelketako lau partidu jokatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!