Totem MT Euskal Herriko kooperatiba Elkarte bat da eta beraien misioa da, eskalatzaile komunitateari eskalada garbirako kalitatezko produktuak eskuragarri jartzea. Ekoizpena Hernaniko tailerrean egiten dute oso osorik.
Zein da ematen duzuen zerbitzua?
Eskaladan auto aseguratzeko produktua ekoizten dugu. Gure esfortzurik gehienak ekoizpen prozesuak eta kudeaketa sistemak hobetzera bideratzen ditugu, bezeroek nahi dutena lortzeko: kalitatezko produktuak, prezio eskuragarrian eta garaiz.
Noiztik dago martxan?
2008an sortutako enpresa da, ezinbestekoak diren baloreetan oinarrituta: eskalatzailearen irizpidean oinarritzea, lan harremanak justuak izan, erabakitze demokratikoak, aberastasuna inguru ahalik eta hurbilenean banatzea, ingurugiroari errespetua eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna.
Publiko zehatz bat ba al duzue?
Eskaladan eta batez ere eskalada klasikoa praktikatzen duen jendea.
Nolakoa da lan honen egunerokoa?
Produktua bera ekoiztea, honek dituen atal guztiak mekanizatu eta montatuz. Bada produktu berriak ekoizteko ikerketan dabilen lan taldea ere.
Zeintzuk dira lanaren alde onak eta alde txarrak?
Alde onena, lan baldintzak, langileok kudeatzen degun enpresa da eta hortaz, erabakiak denon artean hartzeko irizpidea dugu. Alde txarrari erreparatuz gero, postuaren arabera lan monotonoa izan daiteke Totemekoa.