Oporrak Bakean programa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 13a, 00:00

Harrera familien bila dabil Oporrak Bakean egitasmoa.

EAEra 300 ume ekarri nahi ditu Oporrak Bakean egitasmoak. Harrera familien bila dabiltza. 

Martxan dago Oporrak Bakean programa, eta apirilaren 28ra arte mantenduko da zabalik. Aurtengoan, 300 haur ekarri nahi dituzte udako oporrak bertako familiekin pasatzera, eta harrera familien bila dabiltza antolatzaileak. 

Guztira bi hilabete igarotzen dituzte haur saharar errefuxiatuek bertako familiekin. Antolatzaileek nabarmendu dute egonaldiak haurrei onura haundiak sortzen dizkietela, eta oso aberasgarria dela bertako familientzat: «Oporrak Bakean programan parte hartzea oso onuragarria da haur sahararrentzat, bai osasun kontuengatik, eta baita ikasten dutena eta bizi duten esperientziagatik. Baina programan parte hartzen duten familietzat oso onuragarria izaten da ere».

Interesa duten pertsonek informazio gehiago eskuratu dezakete www.oporrakbakean.eus webgunean, 943 33 70 17 telefonora deituta edo lankidetza@hernani.eus helbide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!