Zinea bueltan asteburu honetan, Biteriko eta Erriberako aretoetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 12a, 00:00

'Bi arnas' dokumentala izango da eskaintzetako bat.

'Violeta, el hada traviesa' eta 'Rumba terapia' izango dira Biterin, eta 'Lau ahizpa magikoak' eta 'Bi arnas' Erriberan.

Zineaz gozatzeko aukera itzuliko da asteburu honetan bailarako aretoetara. Bina pelikula egongo dira ikusgai Biteriko eta Erriberako aretoetan, ostiraletik astelehenera bitarte. 

Biterin Rumba terapia pelikula jarriko dute helduentzat, eta Violeta, el hada traviesa pelikula haurrentzat. Lehenengoa ostiraletik astelehenera egongo da ikusgai, ordutegi ezberdinetan: ostiralean 22:30etan, larunbatean 19:30etan eta 22:30etan, igandean 19:30etan eta astelehenean 16:30etan. Bere alabarekin konektatzeko ahale­gin guztiak egingo dituen aita baten istorioa kontatzen du pelikula frantses honek. Sarrerak 4,5 euro balioko du asteburuan, eta 3 euro astelehenean. 

Haurrentzako filma larunbatean eta igande­an izango da Biterin, arratsalde­ko 16:30etan. Maitagarri bat izan­­go da protagonista: «Violeta ize­ne­ko maitagarri bat galdu egin da giza munduan. Maitagarrien mundura itzultzeko, Maxie izeneko 12 urteko neska koxkor batekin topo egingo du eta bere benetako patua ezagutuko du».

 

'Bi arnas' eta 'Lau ahizpa magikoak', Erriberan

Erribera Kulturgunean ere astigartar guztiek gozatzeko moduko eskaintza dute asteburuan. Haurrek Lau ahizpa magikoak pelikula ikusteko aukera izango dute, igandean, 16:30etan. Euskerazko emanaldia izango da, eta sarrerak 2 euro balio du.

Helduentzat, berriz, Jon Mikel Fernandezen Bi arnas dokumentala proiektatuko dute: «Azken bost hamarkadetan tor­­tura eta tratu txarrak sufritu dituzten euskal herritarrak milaka dira. Dokumentalak lau haizetara zabaldu nahi ditu torturaren aurka borrokatu duten herritar anonimo horien guztien istorioak». 19:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!