Oporrak bakean programak martxan jarraitzen du, saharar umeak Euskal herrira ekartzeko. Apirilaren 28ra arte epea irekita dago eta Euskal Autonomi Erkidegoan 300 ume ekarri nahi dituzte programako kideek. Helburu hori betetzeko harrera familia bila dabiltza, udaran bi hilabetez umeak etxean hartzeko. Informazio gehiago www.oporrakbakean.eus webgunean, 943 33 70 17 telefono zenbakian eta lankidetza@hernani.eus helbidean lortu daiteke.