Gurutze Bidea Santa Barbarara egin zen Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 9a, 00:00

Urtero bezala gurutzea elizatik Santa Barbara igo zuten.

Hernaniko eta Astigarragako Gurutze Bideetan jendea bildu zen ostiralean, eguraldia lagun zutela. Atzo Pazko Gaubeila mezak ospatu ziren eta gaur Piztuera Igandean mezak izango dira bailara guztiko elizetan. Goizeko 10:30etan egingo dute meza, Astigarragako Andre Marian. Ordu erdi lehenago egingo dute Ereñotzuko San Antonion, 10:00etan. Eta Hernanin, hiru izango dira egingo dituzten mezak: goizeko 09:30etan, Agustinetan; 11:00etan, San Jo­se Langilean; eta 12:00etan, San Joan Bataiatzailean. Goizuetan eginen dute beranduen, eguerdiko 12:30etan. Gaurkoa izango da, Aranon egingo duten elizkizun bakarra. Goizeko 11:00etan ospatuko dute Pazko egunekoa bertan, San Martin elizan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!