Gurutze Bideak hartuko du nagusitasuna gaur, bailaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 7a, 00:00

Hernanin goizeko 08:30etan irtengo dira Santa Barbara bidean eta Astigarragan, Andre Maria Elizaren inguruan egingo dute, 10:00etan. 

Aste Santuan sartuta, jarraipena izango dute bailarako elizkizunek, gaur, bihar eta etzi. Gaur Ostiral Santua dela eta, Gurutze Bidea egin ohi dute, Astigarragan, Goizuetan, Hernanin eta Ereñotzun. Hernaniarrak goizeko 08:30etan ir­ten­go dira Santa Barbara bidean eta, Astiga­rtarrek, aldiz, Andre Maria elizaren inguruan egingo dute 10:00­etan. Goizuetarrek, 08:00etan peniten­tziako sakra­mentuaren egin­ki­zuna eginen dute,  eta 09:00­etan, Ereñotzuko auzotarren txanda izango da, San Antonio elizan. 

Goizeko elizkizunez gain, arratsaldean, Jau­na­­ren heriotzaren ospa­ki­zu­nak izango dira: Her­naniko hi­ru eli­zetan, 17:30etan Agusti­netan, 18:30etan San Joan Ba­taiatzailean eta 19:30etan San Jose Langilean; Ereñotzun, 18:00­etan; Astigarra­gako An­dre Marian, 18:30etan; eta Goi­zuetan, 19:00etan.


Bihar Pazko Gaubeila eta etzi, Piztuera igandea

Bihar Larunbat Santuan da eta Pazko Gau­beila ospatzeko ohitura dute Urumea bailarako herritarrek, beraz, elizkizunak izango dira nagusi bihar.

Etzi, Piztuera Igande izanik, ez da elizkizunik faltako Urumea bailaran. Horien artean, Aranoarrek meza eginen dute, Pazko eguna ospatzeko, goizeko 11:00etan San Martin Elizan.

 

ASTE SANTUKO OSPAKIZUNAK

ASTIGARRAGA
Andre Maria parrokian
GAUR, Gurutze bidea 10:00etan, eta Jaunaren heriotzaren ospakizuna 18:30etan.
BAHAR, Pazko Gaubeila, 20:30etan.
ETZI, Piztuera Igandeko meza, 10:30etan.

HERNANI
GAUR, Gurutze bidea Santa Barbarara 08:30etan, eta elizkizuna San Joan Bataiatzailean 11:00etan. Pasio ospakizuna, 17:30etan Agustinetan, 18:30etan San Joan Bataiatzailean eta 19:30etan San Jose Langilean.
BIHAR, Pazko Gaubeila, San Joan Bataiatzailean, 20:00etan.
ETZI, Pazko meza, Agustinetan 09:30etan, San Jose Langilean 11:00etan eta San Joan Bataiatzailean 12:00etan.

EREÑOTZU
San Antonio elizan
GAUR, Gurutze bidea 09:00etan, eta Pasio ospakizuna 18:00etan.
BIHAR, Pazko Gaubeila, 19:00etan.
ETZI, Pazko meza, 10:00etan.

GOIZUETA
GAUR, Penitentziako sakramentuaren elizkizuna 08:00; jaunaren heriotzaren ospakizuna 19:00etan
BIHAR, Pazko Gaubeila, 19:00etan
ETZI, Piztuera igandea, 12:30

ARANO
ETZI, Piztuera igandea, 11:00

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!