Enaitz Goñi dominatik gertu, Espainiakoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 6a, 00:00

Enaitz Goñi proba hasi aurretik prest.

Mallorcan, laugarren amaitu zuen absolutu gazte mailan 200 bizkar proban bere marka bi segundotan hobetuz.

Enaitz Goñik gertu izan zuen domina Mallorcan jokatutako Espainiako Txapelketa absolutuan, baina laugarren amaitu zuen 200 bizkar proban, absolutu gazte mailan. Hala ere, bi segundo hobetu zuen bere denbora eta finalean 2:08.66ko denbora egin zuen. Goizean B Finalera sailkatzea lortu zuen eta beraz sailkapen orokorrean 16 onenen artean sailkatu zen.

Hala ere txapelketa gazi-gozoa izan zen Astigarragan bizi den igerilariarentzat. Helburu nagusia 200 metro estilo librea zen, baina bere lehenengo proba honetan ez zuen bere marka hobetzerik izan. Azken egunean 50 metro bizkarrekin amaitu zuen 28:23ko denborarekin, bere denborarik onena eginez

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!