Aste Santuko mezak gaurtik igandera bitarte egunero ospatuko dira, bailaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 6a, 00:00

Gurutze bidea bihar izango da Hernanin, 08:30etan.

Bihar, Ostiral Santuan, Gurutze Bideak egingo dira. Santa Barbarara bidea 08:30etan abiatuko da eta Astigarragan 10:00etan izango da.

Gaur, Ostegun Santuan, jau­naren afariko mezak egin­go dira Hernanin, Agustinetan 17:30etan, San Jose Langilean 19:30etan eta San Joan Ba­taia­tzai­lean 20:00etan, eta Ere­ño­tzun, 18:00etan. Astigarragan, berriz, 18:00etan, eta Goizue­tan, 19:00etan. 

Bihar, Ostiral Santua, Gurutze Bidearen eguna ere izaten da. Honela, Her­nanin, goizeko 08:30etan ir­ten­go dira Santa Barbara bidean eta, Astiga­rragan, Andre Maria elizaren inguruan egingo dute 10:00­etan. 08:00etan peniten­tziako sakra­mentuaren egin­ki­zuna egonen da Goizuetan eta 09:00­etan, Ereñotzuko San Antonio elizan. 

Arratsaldean, berriz, Jau­na­­ren heriotzaren ospa­ki­zu­nak izango dira: Her­naniko hi­ru eli­zetan, 17:30etan Agusti­netan, 18:30etan San Joan Ba­taiatzailean eta 19:30etan San Jose Langilean; Ereñotzun, 18:00­etan; Astigarra­gako An­dre Marian, 18:30etan; eta Goi­zuetan, 19:00etan.

 

Etzi Larunbat Santua, Pazko Gaubeila

Larunbat Santuan, etzi, Pazko Gau­beila ospatzen da, urteko os­pakizun garrantzitsuena. Ere­ñotzun 19:00­etan, Goizuetan 19:00etan, Hernanin 20:00etan eta Astigarragan, 20:30­etan. Floridan eta Agustinetan ez  da ospakizunik izango.

Eta Piztuera Igandean, goizeko 10:30etan egingo dute meza, Astigarragako Andre Marian. Ordu erdi lehenago egingo dute Ereñotzuko San Antonion, 10:00etan. Eta Hernanin, hiru izango dira egingo dituzten mezak: goizeko 09:30etan, Agustinetan; 11:00etan, San Jo­se Langilean; eta 12:00etan, San Joan Bataiatzailean. Goizuetan eginen dute beranduen, eguerdiko 12:30etan. Igandekoa izango da, Aranon egingo duten elizkizun bakarra. Goizeko 11:00etan ospatuko dute Pazko egunekoa bertan, San Martin elizan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!