Hego Euskal Herrian oro har, eta Urumea bailaran zehazki, izan dira hainbat komunitate bereziki esanguratsuak, atzerritik etorritakoen artean. Horietako bat da errumaniarrena, mende honetan. Beste herri batzuetara etorri dira bereziki, eta Amorebieta, Ordizia edo Beasaingo kasuak dira oso nabarmenak. Urumea bailaran ere izan da esanguratsua errumaniarren komunitatea, nahiz eta beherakada izan duen azkeneko hamarkadan, Astigarragan bereziki.
Ondorengo grafikoan ikus daitezke Hego Euskal Herriko herri guztietako datuak, errumaniarren komunitatearen bilakaera erakusten dutenak. Bilatzailearen bitartez, nahi duzuen herriko datuak aurkitu ditzakezue erraz.