Makina bat herrialdetatik etorri dira bizilagunak Urumea bailarako herri bakoitzera. Baina munduko zein txokotatik datoz?
Grafiko interaktibo honetan ikus daiteke, oso modu errazean, nondik etorri diren atzerritarrak herri bakoitzera. Hernaniko eta Astigarragako kasuetan, 15 komunitate haundienak ageri dira mapan. Gainera, 20 urtetan izandako aldaketa ikusi daiteke, 2021eko datuak ez ezik, 2002koak ere ageri direlako mapa interaktiboan, menuan aukeratuz gero.
Ondorengo grafikoan, berriz, ikus dezakegu kontinente bakoitzetik etorritako bizilagunen bilakaera, herriz herri eta urtez urte. Begibistakoa da, Goizuetan, Astigarragan eta Hernanin, tira berdeak daukan indarra, Amerikatik etorritako bizilagunen erakusgarri.