Mattin Sanzberro bigarren, Lasarten

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 4a, 00:00

Bigarren postuan helmugaratu zen Mattin Sanzberro. Argazkia: Mikel Taboada.

BTT LEM Lasarte-Oria probaren XII. edizioa jokatu zen igandean, eta indartsu eta trebe aritu ziren bailarako txirrindulariak.

Lokatzak eta euriak baldintzatutako proba izan zen, eta horrek aldeak areagotu zituen aurrekoen artean. 42 kilometroko bidearen zati haundi bat elkarrekin egin ondoren, Unai Amenabar urnietarrak aurrea hartu zion Mattin Sanzberro hernaniarrari. Amenabar helmugaratu zen lehenik, Sanzberro ondoren eta Iker Irastorza pasaitarra hirugarren. 

Urumea bailarako beste zenbait herritarrek ere parte hartu zuten proban, distantzia ezberdinetan; Jon Ander Urdalleta (26 km) eta Axel Jauregi (32 km) hernaniarrek, eta Xabat Etxegia (42 km) goizuetarrak, besteak beste. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!