Balerdi eta Urien, Udaberriko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 4a, 00:00

Balerdi eta Urien garaikurrekin.

Intxurreko aurrelariak min hartuta utzi zuen partidua, eta 30-18 irabazi zuten hernaniarrek.

Udaberri txapelketako finala jokatu zuten Ainhoa Urienek eta Ekiñe Balerdik, eta ez ziren eskuhutsik itzuli. Dena den, zapore gazigozoarekin geratu da Hernaniko bikotea; izan ere, partidua 18-18 berdinduta zegoenean min hartu zuen Intxurreko aurrelariak, eta bertan behara geratu zen partidua. Hala, 30-18 irabazi zuten hernaniarrek. 

Hala ere, Ikaztegietan zegoen giroa ikusita, partidua amaitzea erabaki zuten. Intxurreko ordezko jokalari bat sartu zen, eta 30-29 irabazi zuten Balerdik eta Urienek. 

 

Ganix Urdangarinek ezin, Gipuzkoako banakakoan

Ospeleko Aldalurren aurka jokatu zuen Ganix Urdangarin astigartarrak, eta ezin izan zuen irabazi. 24-25 galduta txapelketatik kanpo geratu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!