Ingurumenari buruzko saioarekin itxi zuten zikloa Beterri Saretuzen

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 3a, 00:00

Beterri Saretuz ekimenaren hirugarren eta azken formakuntza saioa egin zuten, pasa den asteazkenean, Usurbilgo Lanbide Eskolan. Hizpide izan zituzten, besteak beste, biodibertsitatearen galerak, airearen kalitateak eta klima aldaketak izan ditzaketen eraginak, edota enpresetako jarduerek duten inpaktua.

Hizlaria Isladak aholkularitza kooperatibako Aiala Zubieta Bertiz izan zen. Zubietak zenbait gai jarri zituen mahaigainean, kideen artean eztabaida sortzeko: «Ez dago beste bizimodurik natura baizik. Harekin orekatuta joango diren plangintzak behar dira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!