Urumeako 0km gida

«Lan aktiboa da, positiboa, eskertua eta satisfakzio asko ematen duena»

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 1a, 00:00

Allianz Ezponda Aseguruak eta Inbertsioak agentzia.

Allianz Ezponda Aseguruak eta Inbertsioak agentziak 30 urte inguru daramatza, komunitateak, enpresak eta hernaniarrak laguntzen.

Allianz Ezponda Aseguruak eta Inbertsioak Kale Nagusia 13 zenbakian dagoen agentzia da. Gertutasuna da beraien ezaugarri nagusienetakoa.

 

Zein da ematen duzuen zerbitzua?

Aseguruak eta inbertsio zerbitzuak ematen ditugu Hernanin, Kale Nagusian.

 

Noiztik dago martxan?

Agentzia 90garren hamarkadatik dago martxan. 30 urte gutxi gora behera daramatzagu.

 

Publiko zehatz bat ba al duzue?

Partikularrak, enpresak eta komunitateak dira gure bezeroak.

 

Nolakoa da lan honen egunerokoa?

Lan oso aktiboa da, lan positiboa eta eskertua ere bai. Gauza asko ematen dizkigu, satisfakzio asko. Jendearekin tratua eta gertutasun hori ere atsegina da. Eskertza horiek asko betetzen dute.

 

Zeintzuk dira lanaren alde onak eta alde txarrak?

Lan honen onena da jendeak dituen arazoak konpontzen laguntzea, eta dituen inbertsioak ahalik eta onurarik haundiena ematea. Alde txarrena berriz batzuetan laguntza eman nahi eta ezin ematea. Arazo batzuei konponbidea eman ahal ez izana eta horrek inpotentzia sortzen du. Hala ere, balantzea positiboa da.

 

DESKONTUA KRONIKAKIDEENTZAT

Bizitza aseguruan %25ekoa eta kotxeko aseguruan %15ekoa.

 

KONTAKTUA

943 55 73 26

626 340 618

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!