Aurreneko garaipena nahi dute jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 1a, 00:00

Elgoibar dute aurkari bihar, 10:00etan, kiroldegian eta bigarren faseko lehenengo garaipena bilatuko dute.

Mutilen talde nagusiak amaitu du denboraldia eta orain protagonista jubenilak dira. Hernaniko neskek atsedena izango dute, baina mutilek Elgoibarren aurka jokatuko dute bihar, 10:00etan kiroldegian. Hernani onenen fasera sailkatu zen, Gipuzkoako talde onenekin batera, eta bigarren fasean ez dute garaipenik lortu. Bihar dute aukera azkenaurreko sailkatuaren aurka. Mutil kadeteek aurkari berdina izango dute gaur kiroldegian, 18:00etan. Mundarroko neska kadeteek Zarautzen aurka bihar jokatuko dute partidua Astigarragan, 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!