Hiru puntuak lortzea da gaur Hernaniren helburu nagusia

Kronika - Erredakzioa 2023ko api. 1a, 00:00

Bigarren aldiz jarraian Zubipen jokatuko dute mutilek, 16:00etan, Zumaiakoren kontra.

Hernani mutilen taldeak, Ohorezko erregional mailan, bigarren jardunaldiz jarraian Zubipen jokatuko du. Zumaiakoren aurka, 16:00etan hasiko da partidua eta helburu nagusia hiru puntuak lortzea da. Neskek kanpoan jokatuko dute. Bergaran hiru puntuak lortzeko faborito dira, azkenaurreraren kontra. 

 

Konpromezu zailak Gorengoan

Mundarrok Errenterian jokatuko du bihar, 16:00etan, Touringen aurka Gorengo mailan eta Hernanik Real Unionen bisita jasoko du bihar, 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!