Xuban Iturbek eta Oier Azpeitiak Udaberriko finala, gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 31a, 00:00

Xuban Iturbek eta Oier Azpeitiak Udaberri Torneoko finala jokatuko dute gaur, 19:45etan, Hernaniko kiroldegian. Lehen mailako jubenilen finala izango da, eta hernaniarrak Lapke taldeko Kerejeta eta Erauskin bikotearen aurka ariko dira. Partidu berdindua espero da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!