Neskek garaipena eta mutilek berdinketa, Ohorezko Erregionalean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 28a, 00:00
Maddi Muñoz hernaniarra, baloiarekin, larunbatean Mariñoren kontra.

Ohorezko Erregional mailan, neskek 3-1 irabazi zuten, eta mutilek 1-1 berdindu. Mundarrok, aldiz, porrota jaso zuen (1-3).

Jardunaldi garrantzitsuak jokatu dira asteburan, Hernaniko ohorezko mailan. Neskei dagokienez, azken urteko mailari eutsi zioten. Izan ere, Mariñoren aurka jokatu zuten eta 3-1 eko garaipena lortu zuten berdeek, bigarren postua ziurtatuz txapelketan. Une honetan, beraz, bigarren postuan doaz neskak, 61 punturekin; aurretik zortzi puntura doa Reala, eta hirugarren postuan doa Mariño, 54 punturekin.

Mutilek berriz, Aretxabaleta hartu zuten etxean, eta 1-1eko berdinketarekin amaitu zen partidua. Urte osoan garaipen bakarra lortu du Hernanik, eta une honetan, hirugarren postuari eusten diote 45 punturekin. Bigarren doa Añorga, puntu bakarreko diferentziarekin, eta sailkapenean lider doa Eibar, 52 punturekin. Hernaniren atzetik doa Oiartzun, puntu bakarreko aldearekin, beraz, mutil berdeek erreakzionatu beharra daukate. 

Mundarrok ezin garaipena eskaini Xalba Irigoieni

Oso berezia izan zen larunbata, Zarkumendegin. Izan ere, arratsaldean, Erregional Preferenteen partidua hasi aurretik, omenaldia egin zioten Xalba Irigoien zenari. Aurreko astean hil zen astigartarra, Mundarroren sortzaileetako bat izan zena; eta egindako lan eskergari aitortza egin zioten. Bertan izan ziren Irigoienen senideak, eta hainbat oroigarri jaso zituzten, Mundarroko arduradunen eta jokalarien eskutik, klubaren izenean.

Xalba Irigoienen senideak, Mundarroko sortzaile izan zenaren omenaldian.
 

Garaipena ere eskaini nahi zioten moreek Xalba Irigoieni, Hondarribiaren kontrako partiduan; baina ez zuten egunik onena izan. Zelaian kokatu ezinik eta zenbait akats eginez ekin zioten moreek partiduari, eta hori baliatu zuen Hondarribiak, markagailuan aurrea hartzeko, partidua hasi eta berehala. Lehenengo zatian bereziki deseroso aritu ziren astigartarrak, eta defentsan egindako akats batzuk tarteko, bigarren gola lortu zuen Hondarribiak. Atsedenaldia iristear zegoenean sartu zuen Mundarrok gola, Errastiren erremate on batekin. 

Bigarren zatian kosta egin zitzaion arriskua sortzea Mundarrori, eta berdinketa gertuen zen unean jaso zuten hirugarren gola. Buelta emateko denborarik gabe, 1-3 amaitu zen norgehiagoka. Touringen aurka jokatuko dute asteburuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!