Urdangarin sailkatu da banaka finalerdietara

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 28a, 00:00

Gipuzkoako Banakako 2garren mailan lortu du sailkapena astigartarrak eta Arandia hernaniarra kanpoan geratu da.

Ganix Urdangarin Gipuzkoako Pala txapelketako finalerdietara sailkatu da, bigarren mailan. Final laurdenetan 25-5 irabazi zuen Txomiñenen, Gaztelekuko Lodiriren aurka. Beraz, erraz nagusitu zen astigartarra eta lau onenen artean sailkatu da Mundarroko palista.

Ez zuen zorte bera izan Arandia hernaniarrak. Final laurdenetan 25-12 galdu zuen Zumarragan Vianaren aurka. Txapelketa ona jokatu du.

 

Grabni txapelketan, bi partiduak galdu

Grabni txapelketan Irazustabarrenak eta Eizmendik galdu egin zuten 25-30 Arabaren aurka, Azkoitiko frontoian, paleta nagusi mailan. Goikoetxeak eta Galdosek ere ezin izan zuten irabazi. Trinketean, Irunen. 19-30 galdu zuten arabarren aurka. Gipuzkoa ordezkatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!