Infantil mailako bi bikote sailkatu dira Gipuzkoako bi finaletara

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 28a, 00:00

Ekhi Oses eta Oier Arsuaga lehenengo mailako finalean ariko dira, azpeitiarrei irabazi ondoren. 2. mailan Labaka eta Zugasti dira finalistak.

Gipuzkoako Txapelketan, Ekhi Oses eta Oier Arsuaga (CD Hernani) infantil mailako final haundira sailkatu dira. Finalerdian, 18-14 irabazi zuten, Azpeitian jokatutako finalerdia, Arsuaga eta Urrestilla (Ilunpe) bikotearen aurka. Bikote hernaniarrak bere ohiko maila onean jokatu zuen eta datorren asteburuan Azkoitia taldearen aurka jokatuko dute finala.

Bigarren mailan, Aratz Labaka eta Lier Zugasti ere finalera sailkatu dira. Astigarragako finalerdian, Mundarroko Cuesta eta Isastiri 18-15 gailendu ziren. Hernaniar bikoteak partidu oso parekatua eta zirraragarria atera zuen aurrera eta datorren asteburuan Intxurre (Alegia) klubaren aurka jokatuko dute finala.
Lehen aldia da hernaniar pelotaren historian, haur mailako bi bikotek, lurralde mailako txapelketako finalak jokatuko dituztela bi maila ezberdinetan. Hori oso seinale positiboa da C.D. Hernaniko pelota eskolarentzat. 

 

Jubeniletan ere, finalera

Udaberri Txapelketan, Unax Manterola eta Oier Azpeitia lehenengo mailako jubenilek, 22-20 irabazi zuten Oiartzunen jokatutako finalerdia. Goñi-Aranburu (Oiarpe) bikotearen aurka. Partidu parekatu eta zirraragarria izan zen eta finala jokatuko dute datorren asteburuan Lapke (Lazkao) taldearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!