Aste Santuko elizkizunak zehaztuta, Astigarragan, Hernanin eta Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 26a, 00:00
Gurutze bidea, iaz Hernanin.

Ia 30 ospakizun egingo dituzte martxoaren 28tik apirilaren 8ra. Arantzazura ibilaldia egingo dute apirilaren 1ean, eta izenematea zabalik dago.

Iristear da Aste Santua, eta dagoeneko zehaztu dituzte data seinalatuetarako ospakizunak, Astigarragan, Hernanin eta Ere­ñotzun: ia 30 izango dira guztira. 

Datorren asteartetik ostegunera izango dira Garizumako elkarteko barkamen ospakizunak, Hernanin eta Ereñotzun; eta igandean emango diete segida, Erramu Igandeko elizkizunekin, baita Astigarragan ere. Hortik aurrera, ospakizunak izango di­ra Astigarragako Andre Marian, Ereñotzuko San Antonion eta Her­naniko hiru elizetan, apirilaren 6tik 9ra. Azpiko taulan daude zehaztuta, ospakizun guztien egunak eta orduak. 

 

Arantzazura ibilaldia egiteko, izenematea etzi arte

Bestalde, Arantzazura ibilaldia egingo dute datorren larunbatean, apirilaren 1ean. Bertara joa­teko, goizeko 07:00ak aldera abiatuko dira Astigarragatik, Hernanitik eta Urnietatik; eta joan nahi duenak, aldez aurretik eman beharko du izena. Horretarako edota informazio gehiago jasotzeko, 943 55 26 84 telefonora deitu behar da. Aste­artean bukatuko da ibilaldirako izena emateko epea.

 

ASTE SANTUKO OSPAKIZUNAK

ASTIGARRAGA
Andre Maria parrokian

Apirilak 2, Erramuen bedeinkazioa eta eukaristia, 10:30etan.

Apirilak 6, Jaunaren Afariko eukaristia, 18:00etan.

Apirilak 7, Gurutze bidea 10:00etan, eta Jaunaren heriotzaren ospakizuna 18:30etan.

Apirilak 8, Pazko Gaubeila, 20:30etan.

Apirilak 9, Piztuera Igandeko meza, 10:30etan.

 

HERNANI

Martxoak 28, Elkarteko penitentzia, San Jose Langilean, 19:00etan.

Martxoak 29, Elkarteko penitentzia, San Joan Bataiatzailean, 19:30etan.

Apirilak 2, Erramu bedeinkapena, 09:30etan Agustinetan, 11:00etan San Jose Langilean eta 12:00etan San Joan Bata­iatzailean (Katekesi eguna).

Apirilak 6, Jaunaren Afariko meza, 17:30etan Agustinetan, 19:30etan San Jose Langilean eta 20:00etan San Joan Bataiatzailean.

Apirilak 7, Gurutze bidea Santa Barbarara 08:30etan, eta elizkizuna San Joan Bataiatzailean 11:00etan. Pasio ospakizuna, 17:30etan Agustinetan, 18:30etan San Joan Bataiatzailean eta 19:30etan San Jose Langilean.

Apirilak 8, Pazko Gaubeila, San Joan Bataiatzailean, 20:00etan.

Apirilak 9, Pazko meza, Agustinetan 09:30etan, San Jose Langilean 11:00etan eta San Joan Bataiatzailean 12:00etan.

 

EREÑOTZU
San Antonio elizan

Martxoak 30, Elkarteko penitentzia, 19:00etan.

Apirilak 2, Erramu bedeinkapena, 10:00etan.

Apirilak 6, Jaunaren Afariko meza, 18:00etan.

Apirilak 7, Gurutze bidea 09:00etan, eta Pasio ospakizuna 18:00etan.

Apirilak 8, Pazko Gaubeila, 19:00etan.

Apirilak 9, Pazko meza, 10:00etan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!