Mundarroko neskek bi partidu jokatuko dituzte kanpoan eta mutilek, bat etxean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 25a, 00:00

Mundarroko neska nagusiek bi partidu jokatu beharko dituzte asteburu honetan. Gaur 16:00etan, Bergaran, Goizper izango dute aurkari eta bihar, atzeratutako partidua jokatu beharko dute, 12:00etan, Casa de la Riojaren aurka Donostian Paco Yoldi kiroldegian. Mutilak Astigarragako kiroldegian, Getariakoren bisita izango dute, 17:00etan. Hernanik, gaur 20:30etan, Eibarren jokatuko du bigarren mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!