Bailarako pelotariak, Grabni torneoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 25a, 00:00

Arabaren aurka Gipuzkoaren ordezkari izango dira trinketeko lau partiduetan eta ezker hormako batean.

Grabni torneoa pasa den astean hasi zen eta Gipuzkoak, Iparraldearen aurka jokatu eta gero, bigarren jardunaldian Araba izango dute aurkari gipuzkoarrek herrialdeko frontoi ezberdinetan. Bailarako palista eta eskuzko pelotariek bost partidu izango dituzte; trinketean lau eta ezker horman bestea.

Trinketean eskuz Barandiaran astigartarrak banaka jokatuko du Iruran. Partiduak 14:30etan hasiko dira eta bosgarrena izango da Barandiaranena. Aurretik Unax Manterolak jokatuko du Gazte mailan eta 22 urtez azpikoetan Mujika eta Jara ariko dira. Trinketean, baina palan Miren Goikoetxea eta Leire Galdosek Irunen 16:00etan jokatuko dute. 

Ezker horman, Amaia Irazustabarrenak, Eizmendirekin osatuko du bikotea, 10:00etan, Azkoitiko frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!