Berria Txapelketako finalerdiak gaur erabakiko dira Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 25a, 00:00

Ohiko ordutegira itzuliko da jaialdia, 16:30etara, eta atzeratutako partidua berreskuratuko da. Apezetxea eta Aiestaran neurtuko dira.

Berria Txapelketako ligaxka gaur amaituko da Galarretan azken bi partiduekin. Jaialdia ohiko ordutegira itzuliko da, 16:30etan, eta lehenengo partiduan Zaldua II.a eta Odei, Loitegi eta Eskuderoren aurka ariko dira. Jaialdiko bigarren partidua estelarra izango da eta bertan Ezkurra II eta Zalduak, Ansa II eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak. Jaialdia Berria Txapelketako bigarren partiduarekin amaituko da eta bertan Aiestaran hernaniarra eta Apezetxea goizuetarraren arteko lehia ikusi ahal izango da. Goikoetxea V.a eta Aiestaranek, Urrutia II.a eta Apezetxearen aurka jokatuko dute. Finalerdiak erabakita geratuko dira Berria Txapelketan.

Lehenengo partiduan Loitegi eta Eskuderok irabazi beharra dute sailkatzeko eta tanteoaren zain egon behar dute hiru bikoteen arteko berdinketan. Zaldua eta Odei finalerdietara sailkatuta daude. Hirugarren partiduan egoera argiagoa da. Gaur irabazten duen bikoteak sailkapena lortuko du eta galtzailea kanpoan geratuko da. Gurrutxaga eta Zaldua lehenengo postuan sailkatuta daude.

 

Barrenetxeak atseden, asteburu honetan

Estelarra ere interesgarria izango da, nahiz eta bertan Barrenetxea hernaniarrak eta Urrizak ez duten jokatuko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!