Sagarlore hotela zuen ezkontza ospatzeko leku xarmangarria da. Landa-hotel hau Astigarragan dago kokatua, Donostiatik 7 kilometrora.
Zer eskaintzen dizuegu? Zuen ezkontza landa inguru batean ospatzeko aukera ematen dizue Sagarlorek, non ezkontzako ekitaldi guztiak leku berean egin ahalko dituzuen: zeremonia, ongietorri koktela, banketea, dantzaldia...
Horretarako instalazio eta zerbitzu anitzak ditugu zuentzat: doako aparkalekua, lorategiak eta kanpoko igerilekua; karpa, altzariak, dekorazioa, kateringa... detaile guztiak zainduko dituzten profesional handiekin egiten dugu lan, zuek ezertxotaz ere kezkatu beharrik izan ez dezazuen, egun handiaz gozatzeaz soilik.
Hoteleko instalazioak: kanpoaldera ematen duten 16 logela (doako WiFia, bainugela, telebista, telefonoa, kutxa gotorra, aire girotua eta berogailua dituzte), jangela, lobby bar-a eta egongela tximiniarekin.
Jarri gurekin harremanetan eta egun berezi hori amestu duzuen bezalakoa izatea lortuko dugu. Baldintza bereziak ditugu ezkongaien eta gonbidatuen ostaturako.