Ama, artista izan nahi dut

Gurutze San Miguel Larrañaga, Fermin Arruabarrena Olaiz 2023ko mar. 25a, 00:00

Sormena dagoeneko ez da musikarien, margolarien, diseinatzaileen edo aktoreen esklusibitatea.
Edozein ume edo gaztek etxean “ama, artista izan nahi dut” esaten duenean, ba al dakigu zein lanbide duen buruan?

Gaur egun berrikuntza da edozein enpresaren arrakastaren oinarria, hori entzuten dugu behin eta berriz: proposamen berritzaileak, berrikuntzan egiten den gastua,… Eta ingurumenaren ikuspegitik ere, mundu jasangarriago eta berdeago bat nahi badugu, berrikuntzan inbertitzea ezinbestekoa dela
deritzot. Eta berrikuntzak sormena eskatzen du, denbora, dedikazioa, formakuntza, etengabeko sorkuntza eta elikatzea.

Beharbada enpresa handien kasuan posible da berrikuntza departamentu sendo bat izatea, baina zer gertatzen de gurean nagusi diren enpresa txikiekin?

Hiru, lau, bost edo hamar langile dituen enpresa txikietan mila erronkei erantzun behar diegu egunero: lanen kalitatea, bezeroaren asebetetzea, langileon zaintza eta abar luze bat.  Baina ekintzaileok sustatutako enpresa txikietan garapenaren eta etengabeko hobekuntzaren oinarri den berrikuntzari eta sormenari behar duen denbora eta baliabideak eskaintzeko zailtasunak ditugu, bai horixe.


Sentsazioa daukat beste behin ere enpresa handiek, dituzten baliabideekin, abantailarekin ekiten diotela berrikuntzaren lasterketa luze honi. Nik ingurumenean lan egin nahi nuen, ez nuen artista izan
nahi

Eider Larrañaga Arrieta
ISLADAK
www.isladak.eus

Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

Talleres Mitxelenak babestutako atala

Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!