Portugalgo zenbait erakunde politikoetako ordezkaritza bat etorriko da, Hernanira eta Astigarragara, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 22a, 12:20

Hernaniko hondakin sistemaren nondik norakoak eta Astigarragako hondakin kudeaketari buruzko informazioa emango zaie Portugalgo bisitariei.

Bihar, Hernaniko Udalak eta Astigarragako Udalak Portugalgo ordezkaritza bati harrera egingo diote. Zenbait erakunde publikoetako ordezkariek osatutako talde horrek interesa erakutsi du «hiri hondakinak kudeatzeko Hernanin abian dagoen sistema bertatik bertara ezagutzeko» jakinarazi du Hernaniko Udalak.

Ingurumena eta hondakinen kudeaketaz arduratzen diren teknikariak eta ordezkari politikoek osatzen duten ordezkaritza. 15 udal, hondakinak kudeatzen dituzten enpresa publiko, 174 udalerrien hondakinak kudeatzen dituen EGF entitateari eta Portugalgo Ingurumen Ministerioari aholkularitza eman dion Ecogestus enpresako ordezkariak izango dira Hernanin eta Astigarragan.

Hala, bihar Hernaniko Udalak eta Astigarragako harrera egingo diote. Aurrena, Xabier Lertxundik, Ingurumen Arloko zinegotzia den Mattin Aldaiarekin batera, Portugalgo ordezkaritza hartuko dute udalbatzar aretoan, goizeko 08:45etan. Hernaniko sistemaren nondik norakoen azalpen labur bat emango diete: «kuboen sistema, garbigune mugikorra eta Kaxkoko eredua, besteak beste». Hernani bisitatu ostean, Astigarragara egingo dute bisita, eta hondakinen kudeaketari buruzko informazioa emango zaie Portugalgo bisitariei. Xabier Lertxundi alkateak egingo die harrera. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!