Intza Navarro 17garren, Beasaingo Igartza Sarian

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 22a, 00:00

Intza Navarro, aurreko proba batean, ziklokrosean.

Junior mailako proban aritu zen hernaniarra, eta kadete mailakoan hartu zuen parte Noa Rodríguez herrikideak.

Hasi dira txirrindularitza probak Gipuzkoan, loturako motoen arazoari behin behineko konponbidea emanda; eta Beasainen eta Zarautzen aritu dira bailarako txirrindulariak, joan den asteburuan.

Maila haundiko proba zegoen jokoan Beasainen, Igartza Saria, neska kadeteetatik elite mailakoetara. Juniorretan aritu zen Intza Navarro hernaniarra, eta meritu haundiko 17garren postua lortu zuen, estatu osoko txirrindulariekin lehian. Noa Rodríguez herrikideak, berriz, kadeteen lasterketan hartu zuen parte, eta proba osatzea lortu zuen berak ere, 60garren postuan.

Mutil kadeteak, berriz, Zarauztarra sarian aritu ziren, zorte haundirik gabe: eroriko haundi bat izan zen tropelean, eta horren eraginez geratu ziren atzean Unax Otegi hernaniarra (69garren, 2:15era), eta Beñat Auzmendi (71), Unai Hernandez (89) eta Danel Txapartegi (109) astigartarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!