Proiektu eraldatzaileetan dabiltzan Emakumeen II. Foroa, bihar Andoainen

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 20a, 16:08

Beterri Saretuz egitasmoak antolatuta, 09:30etatik 12:30etara izango da, Leitzaran guneko Bisitarien Etxean. Izena eman daiteke oraindik, hemen.

Beterri Saretuz egitasmoaren baitan, beste hitzordu bat jarri dute bihar goizerako, Andoainen: Beterri-Buruntza eskualdeko proiektu erabiltzaileetan dabiltzan Emakumeen II. Foroa egingo dute.

Leitzaran guneko Bisitarien Etxean izango da saioa, goizeko 09:30etan hasi eta eguerdiko 12:30ak arte. Foroaren bigarren edizio honetan, helburua izango da «eskualdeko egitasmo, enpresa eta entitate ezberdinetan dabiltzan emakumeak topatu, elkar eutsi eta elkar aitortzeko baldintzak lantzea». Eta horrekin batera, nahi dute izatea «ahalduntze kolektiborako eta konfiantza indartzeko espazioa».

Parte hartu nahi dutenek, oraindik ere zabalik daukate izena emateko aukera, ondorengo helbidean: beterrisaretuz.eus/events/emakumeen-foroa/

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!