Arandia, Gipuzkoako final laurdenetara

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 00:00

25-24 irabazi zuen ostiralean kiroldegian, Kukuko Luluagaren aurka, partidu ikusgarri batean.

Ander Arandia hernaniarrak Gipuzkoako banakako txapelketako final laurdenetara sailkatu da bigarren mailan, frontoi osoan. Final zortzirenetan Kuku taldeko Luluagari 25-24 irabazi zion, partidu ikusgarri eta lehiatu batean. 

Arandia bikain hasi zen eta sei tantoko abantailak izan zituen jokaldi ederrak eginez; bi paretak, dejadak, txapa gainak... Baina partidua luzatu ahala Luluaga asmatzen hasi zen eta partidua berdintzea lortu zuen. Hala ere, Arandiak eutsi zion aurkariaren bolada onari eta pazientziarekin azken tantoa bere aldekoa izan zen. Bi palistek dena eman zuten eta nahiz eta nekatuta amaitu, partidu ederra eskaini zieten bertaratutakoei. 

 

Miren Goikoetxeak irabazi, Grabni txapelketan

Grabni txapelketan, trinketean, C.D. Hernaniko Miren Goikoetxea urnietarrak, Leire Galdos oiartzuarrarekin batera, 30-28 irabazi zuen, Iparraldeko bikotearen aurka nagusien mailan. Iribar eta Salegi jubenilek galdu egin zuten Udaberrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!